Copyright © 1999-2000 by Spiros Papadimitriou eta Dan Mueth
Copyright © 2001 by Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (euskarazko itzulpena)
GNOMEren eguraldiaren applet-ak, Figure 1n ikusten denak, eguraldiari buruzko hainbat informazio bildu eta bistaratzen du. Applet hau Panel bati gehitzeko, egin klik eskuineko botoiaz Panelean eta aukeratu Panela->Gehitu panelari->Applet-a->Utilitatea->GNOMEren eguraldia.
GNOMEren eguraldiak uneko tenperatura eta eguraldi-baldintzak bistaratzen ditu, zenbaki eta ikono bidez, applet-aren barruan. Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik bikoitza applet-ean. Eguraldi-informazioaren leihoa irekiko zaizu (Figure 2). Uneko eguraldiari buruzko informazioa bistaratzen du eta baita egun bateko edo bost eguneko iragarpena ere.
Applet-ean eskuineko botoiaz klik eginez gero, elementu hauek dituen menua agertuko zaizu:
Eguneratu — eguraldi-informazioa eguneratu eta bistaratzen du.
Propietateak… — Propietateak elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Laguntza — dokumentu hau bistaratzen du.
Honi buruz… — GNOMEren eguraldiaren applet-ari buruzko oinarrizko informazioa erakusten du, esaterako egilearen izena eta aplikazioaren bertsio-zenbakia.
GNOMEren eguraldiaren applet-a pertsonaliza dezakezu bertan eskuineko botoiaz klik eginez eta Propietateak… aukeratuz. Propietateen elkarrizketa-koadroa (Figure 3) irekiko da, eta hala hainbat ezarpen aldatu ahal izango duzu.
Oinarrizkoa fitxako propietateak hauek dira:
Eguneratze-bitartea — Aukera honek zehazten du GNOMEren eguraldia zenbatero konektatuko den zerbitzariarekin (edo zerbitzariekin) eguraldi-informazioa jasotzeko. Uneko baldintzak, iragarpena eta radar-mapa (gaituta badago) deskargatuko ditu.
![]() | Zerbitzari-eguneratzeei buruzko oharra |
---|---|
Kontuan izan Eguneratze-bitarteak zehazten duen gauza bakarra dela ordenagailuak zenbatero deskargatuko duen informazioa zerbitzaritik (edo zerbitzarietatik). Uneko baldintzak fitxan agertzen den eguneratze-orduak (applet-ean bi aldiz klik eginez bistaratzen denak) adierazten du neurketa horiek zerbitzarian noiz berritu ziren, eta ez noiz jaso ziren azkeneko aldiz. |
![]() | Eguneratze automatikoak desgaitu eta eskuzko eguneratzeak erabili |
---|---|
Eguneratze automatikoa desgaitzeko kendu hautamarka Eguneratzea gaituta laukiari. Bestalde, GNOMEren eguraldia eguneratzera behartu dezakezu dagokion aukera hautatuz laster-menuan. Bi aukera horiek oso erabilgarriak dira tartekako internet konexioa baldin badaukazu, eramangarri edo modem bidezkoa esate baterako. |
Eguneratzea gaituta — Hautatu hau GNOMEren eguraldiak automatikoki deskargatzea nahi baduzu azken eguraldi-informazioa Eguneratun zehaztutako maiztasunarekin. Desautatu aukera hau eguraldi-eguneratzeak eskuz bakarrik egin nahi badituzu, hau da, eskuineko botoiaz applet-ean klik egin eta Eguneratu hautatuz.
Erabili sistema metrikoa — Lehenespenez GNOMEren eguraldiak unitate-sistema anglosaxoia erabiltzen du. Hautatu kontrol-lauki hau unitate metrikoak erabiltzeko. Erabilitako unitateak ikusteko: Table 1.
Iragarpen xehea — Hautatu hau GNOMEren eguraldiak zure herrirako bost eguneko iragarpena jaso dezan nahi baduzu. Kontuan izan zenbait lekurentzat beharbada ez dela iragarpenik egongo.
Botoi hau hautatu gabe dagoenean jasotzen den iragarpena leku hori barne hartzen duen eremu zabalago baten iragarpen laburra izaten da (normalean herrialde osoa) eta gehienetan 5 egunekoa.
![]() | Iragarpen-eskuragarritasuna |
---|---|
Kontuan izan IWINek emandako iragarpen xeheak Estatu Batuetako hirientzat soilik daudela erabilgarri. |
Sarea fitxako propietateak erabili beharko dituzu zure ordenagailua suebaki baten atzean badago. Hauek dira propietateak:
Erabili proxy-a — Hautatu botoi hau suebaki baten atzean bazaude eta HTTP proxy baten bidez sartzen bazara sarean.
Proxy ostalaria — Sartu hemen zure proxy ostalariaren IP helbidea (HTTP proxy-a erabiltzen baduzu).
Erabiltzaile-izena — Idatzi hemen zure erabiltzaile-izena.
Pasahitza — Idatzi hemen zure pasahitza. (Kontuan izan pasahitz hau konfigurazio-fitxategi pribatu batean gordeko dela, baina ez dela enkriptatuko).
Kokalekua fitxaren bidez zehatz dezakezu GNOMEren eguraldiaren applet-ak nongo eguraldi-informazioa bistaratzea nahi duzun. Egin klik edozein (+) ikurretan zuhaitza zabaltzeko edo edozein (-) ikurretan zuhaitz-adarra ixteko. Hautatu hiria edo eskualdea saguaren ezker-botoiaz klik eginez.
Kokalekuak hiru mailako hierarkian antolatuta daude. Goiko mailak geografia-area zabalak biltzen ditu, bigarrenak eskualdeak eta azkenak hiriak. Hierarkia hori US NWSek (Eguraldi-zerbitzu nazionalak) informazioa antolatzeko erabiltzen duen moduan oinarritua dago batez ere, eta horrexegatik agertzen dira AEB eta Kanada maila gorenean.
Nahi dituzun aldaketa guztiak egin ondoren, egin klik Ados botoian aldaketak aplikatu eta Propietateen elkarrizketa-koadroa ixteko. Aldaketak bertan behera uzteko eta aurreko balioetara itzultzeko, egin klik Utzi botoian.
GNOMEren eguraldiaren etxeko orria http://gweather.dhs.org/ helbidean dago. Hor aurkituko duzu Kokalekuen azken fitxategia, aldiro-aldiro eguneratzen baitute hiri berriekin, erabiltzaileek helarazi ahala. Banaketa horretan zure hiria ez badago, idatzi Spiros Papadimitriou-ri (<spapadim+@cs.cmu.edu>) beharrezko informazioa emanez eta hurrengoan agertuko da.
Azken berriak ikusteko gogorik baduzu, zoaz etxeko orrira.
GNOMEren eguraldiak blokeatzen ez den S/I erabiltzen duen arren saretik datuak jasotzeko, oraindik ere badira exekuzioa blokeatzen duten hainbat urrats. Nabarmenki, urruneko ostalariarekin TCP konexioa ezartzea eragiketa blokeatzailea da. NWS eta IWIN web zerbitzariak oso kargatuta egoten direnez, litekeena da urrats honek denbora asko behar izatea. Hori egiten duen bitartean, aplikazioak ezin die Paneleko CORBA eskaerei erantzun. Uneko inplementazioan, Panela aplikazio guztietan zehar iteratzen aritzen da eta CORBA eskaerak maiz bidaltzen ditu (adib. gordetzeko egoerarentzat). Applet batek ezin badu erantzun arrazoiren batengatik, orduan Panela blokeatu egingo da erantzunaren zain.
Panela blokeatuta dagoen bitartean, ez die erabiltzaileen (edo aplikazioen) eskaerei erantzungo. Adibidez, Panel mugimendu eta Panel menuak (eskuin-klikaz agertzen direnak) ez dira ibiliko. Hala ere, Paneleko beste applet batzuk funtzionatu beharko lukete (baldin eta ez badiote CORBA eskaerarik egin Panelari; adib., Panelaren tamaina galdetzeko). GNOMEren eguraldiak blokeo-operazioa amaitu bezain laster, guztiak betiko moduan egon beharko luke berriro (erabiltzaile-interfazearen eskaerak, bufferrean gordeta geratu direnak, exekutatu egingo dira).
Badago HTTP prozesatzeko beste hari bat erabiltzen duen GNOMEren eguraldiaren bertsio esperimental bat, eta agian hurrengo banaketan hori sartuko dugu (aldi baterako). Hala ere, azken konponbidea gnome-vfs da, eta GNOME 2.0ren baitan egongo da. Plataforma anitzeko euskarria eskainiko du S/I erabat asinkronorako.
GNOMEren eguraldiari buruz maiz egiten diren galderen zerrenda da hau. Informazio gehiago eta bertsio berriak, zoaz GNOMEren eguraldiaren etxeko orrira. Oraindik ez bada zure arazoa konpondu, idatz iezaiozu egileari: <spapadim+gweather@cs.cmu.edu>.
Horren arrazoia zenbait eragiketaren izaera blokeatzailea da (ikus the Section called Sarrera/irteera blokeatzea) eta baita Panelak unean duen lan egiteko modua ere.
Seguru asko Kokalekuen fitxategia ez zegoelako behar den lekuan instalatuta. GNOMEren eguraldia eta GNOME modu berdinean konfiguratuta ez daudelako gertatzen da hori normalean. Kokalekuak biltzen dituen fitxategia gweather azpi-direktorioan kokatu behar da, gnome-ren datu-direktorioaren azpian. Bigarren hori gnome-config --datadir komandoaren bidez aurki dezakezu.
Zure kabuz konpilatu baduzu gnome-applets, egiaztatu configure --prefix=`gnome-config --prefix` --sysconfdir=`gnome-config --sysconfdir` erabili duzula. RPM bitarrek suposatzen dute prefix eta sysconfdir /usr eta /etc direla, hurrenez hurren. Zure kabuz konpilatu baduzu GNOME aukera desberdinekin, gnome-applets ere zure kabuz deskargatu eta konpilatu behar duzu.
Hori gertatzen da GNOMEren eguraldiak arrazoiren batengatik ezin badu atzitu NWS zerbitzaria. Beharbada zure sare-konexioa erorita dagoelako gertatu da, edo NWS zerbitzaria itzalita dagoelako, edo NWS zerbitzariak une honetan ez daukalako zure hiriari buruzko informaziorik.
Iragarpen xeheak gaituta badituzu, litekeena da zure hiriarentzat erabilgarri ez egotea. Horrela bada, desgaitu iragarpen xeheak.
Litekeena den beste arrazoi bat da IWIN zerbitzaria itzalita egotea eta ondorioz GNOMEren eguraldiak iragarpenari buruzko informazioa ezin jaso izatea. IWIN zerbitzaria berriz ere ondo dabilenean arazoak konponduta geratu beharko luke.
GNOMEren eguraldia Spiros Papadimitriou-k idatzia da (<spapadim+@cs.cmu.edu>). Bidali zure iruzkin, iradokizun eta akatsen berri-emateak GNOMEren akatsen segimendurako datu-basera. (Akatsei buruzko berriak bidaltzeko argibideak linean aurkituko dituzu.) GNOMEren 1.1 bertsioa edo berriagoa baduzu, Akatsen berri emateko tresna (bug-buddy) ere erabil dezakezu akatsen berri emateko. Tresna hori Menu nagusiko Utilitateak azpimenuan duzu eskuragarri.
Eskuliburu hau Spiros Papadimitriou-k (<spapadim+@cs.cmu.edu>) eta Dan Mueth-ek idatzia da (<d-mueth@uchicago.edu>). Eskuliburuari dagozkion iruzkinak eta iradokizunak GNOMEren dokumentazio-proiektura bidal ditzakezu: <docs@gnome.org>. Iruzkinak linean ere egin ditzakezu GNOMEren dokumentazio-egoeraren taula erabiliz.
Euskarazko itzulpena Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egin du (<hizkpol@ej-gv.es>). Itzulpenari buruzko oharrak eta iradokizunak helbide honetara bidal ditzakezu: <hizkpol@ej-gv.es>
Programa hau software librea da; birbana eta/edo alda dezakezu, Free Software Foundation-ek argitaratutako GNU Lizentzia Publiko Orokorraren 2. bertsioan, edo (nahiago baduzu) bertsio berriago batean, jasotako baldintzak betez gero.
Programa hau erabilgarria izango delakoan banatzen da, baina INOLAKO BERMERIK GABE; era berean, ez da bermatzen beraren EGOKITASUNA MERKATURATZEKO edo HELBURU PARTIKULARRETARAKO ERABILTZEKO. Argibide gehiago nahi izanez gero, ikus GNU Lizentzia Publiko Orokorra.
GNU Lizentzia Publiko Orokorraren kopia bat GNOME erabiltzailearen gidaren eranskinean daukazu. GNU Lizentzia Publiko Orokorraren kopia Free Software Foundation-en bidez ere lor dezakezu haren web gunea bisitatuz edo hona idatziz:
Free Software Foundation, Inc. 59 Temple Place -
Suite 330 Boston, MA
02111-1307 USA